Hasiera > Laguntzak > Aldaketa Etxebizitzak zaharberritzeko ordenantzan

Laguntzak

Aldaketa Etxebizitzak zaharberritzeko ordenantzan

Aldaketa Etxebizitzak zaharberritzeko ordenantzan

Lekunberriko Udalak, 2006ko ekainaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko udal mugapean etxebizitzak zaharberritzeko ordenantza. Urriaren 16an 2006ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta Udalaren iragarki oholean jarri zen ikusgai, jendaurrean egon den bitartean inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, Udalak behin betikoz onetsi du aldaketa hori, 2006ko azaroaren 30ean egin bilkuran. Haren testu osoa honen ondotik ematen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2007ko otsailaren 23an._Alkatea, José María Aierdi Fernández de Barrena.

ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO ORDENANTZA

1. artikulua. Gizarte, kultura eta historia arloko arrazoiengatik eta guztien interesagatik, hiriko Alde Zaharra sustatzea da ordenantza honen xedea, alde zaharreko eraikinak zaharberritzeko jarduketei laguntza eta bultzada emanez.

2. artikulua. Lekunberriko udal mugapearen barrenean dauden higiezinak zaharberritzeko egiten diren lanak dira ordenantza honen xedea, eraikin horiek 30 urte baino gehiago badituzte.

3. artikulua. Jabe guztiak izan daitezke aurreko puntuan deskribatu diren laguntzen onuradunak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Lekunberriko Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

b) Egin beharreko obrei dagokien proiektu teknikoa Herriko Etxean aurkeztea.

4. artikulua. Laguntza izanen da Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergatik salbuestea jarduketak eraikinen kanpo aldean (estalkiak eta fatxadak) egiten badira, eta zerga beragatik %1 ordaintzea eraikuntza, instalazio edo obraren gainean, jarduketak eraikinen barrenean egiten badira.

5. artikulua. Laguntzen onuradun izateko eskabidea aurkeztuko da Herriko Etxean, eta harekin batean zinpeko aitorpena, 3. artikuluan aipatu diren baldintzak beteko direla.

6. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean, Lurzoruari buruzko Foru Legean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legean eta horiekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

7. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0703808

<< Itzuli