Iruñetik edo Donostiatik 30 minututara, BEIGORRI PARKEAK aisialdi-eremu berri bat eskaintzen du Lekunberrin. Aritzaldeko Hariztian kokatua dago, udal kirol-eremuaren erdi-erdian eta natura magikoaz inguratuta. Zuhaitzetako adarretatik barrena ibiltzeko abentura bat da, zuhaitzetan kokatuta dauden plataforma batzuetatik besteetara ibiltzeko igarobide dibertigarri eta desberdinak dituena. Familiak, gazteak eta helduak, ia adin guztietakoak, ibil daitezke instalazio hauetan segurtasun osoz. Erabiltzaileak gauza bakarra behar du: jolasteko gogoz etorri eta bere irudimenaren hegoak astindu.
http://www.beigorriaventura.com/