Hasiera > Kultura eta turismoa > Zer bisitatu > MENDUKILO LEZEA

MENDUKILO LEZEA

Lur azpiko munduaren zirrara denon eskura

Orain arte espeleologo eta abenturazale gutxi batzuen eskura zeuden Aralarko erraiak, 2005eko udaratik aurrera edonork ikuskatzeko moduan jarri ditu Astitzko Mendukilo leizeak.

www.mendukilo.com


Cueva

Zenbait zientzialariren aburuz, lur azpiak ikertzeke geratzen zaigun seigarren kontinentea osatzen du. Lur azpiko ingurune honen ezaugarri nagusiak, argitasun eza, hezetasun itzela (saturazio puntuaren mugan), CO2 kontzentrazio esanguratsuak, haize korronteak, mugikortasun arazoak...dira. Hau dela eta, egun dugun ezagutza maila eskasa ez da batere harritzekoa, gizakia lur azalera moldatutako espeziea baita. Honela, azken hamarkadetan espeleologoei mugaturiko ingurunea izan da lur azpia. Muga hauei aurre egiteko eta edonork Aralarko erraiak ezagutu ahal izateko, Astitzko kobak S.M. Enpresak Mendukiloko koba egokitu du.


<< Itzuli