Hasiera > Kultura eta turismoa > Zer bisitatu

Zer bisitatu

Plazaolako Burdinbide Berdea

Ehunka urtetan inguru honetako bizilagunei beste mundu batzuk ezagutzeko aukera eskaini zien trenak egin ohi zuen ibilbidea dugu, inguru honetako benetako bizi-ardatza. Donostiarainoko ibilbide honen puntu nagusia Leitza dugu. Trenaren ibilbideak hiru tarte ditu: Lekunberri-Uitzi, Uitzi-Leitza eta Leitza-Gipuzkoako muga.
Web gune ofiziala
Plazaolako mendi-bideak


MENDUKILO LEZEA

Lur azpiko munduaren zirrara denon eskura

Orain arte espeleologo eta abenturazale gutxi batzuen eskura zeuden Aralarko erraiak, 2005eko udaratik aurrera edonork ikuskatzeko moduan jarri ditu Astitzko Mendukilo leizeak.

www.mendukilo.com

BEIGORRI PARKEA

Iruñetik edo Donostiatik 30 minututara, BEIGORRI PARKEAK aisialdi-eremu berri bat eskaintzen du Lekunberrin. Aritzaldeko Hariztian kokatua dago, udal kirol-eremuaren erdi-erdian eta natura magikoaz inguratuta. Zuhaitzetako adarretatik barrena ibiltzeko abentura bat da, zuhaitzetan kokatuta dauden plataforma batzuetatik besteetara ibiltzeko igarobide dibertigarri eta desberdinak dituena. Familiak, gazteak eta helduak, ia adin guztietakoak, ibil daitezke instalazio hauetan segurtasun osoz. Erabiltzaileak gauza bakarra behar du: jolasteko gogoz etorri eta bere irudimenaren hegoak astindu.
http://www.beigorriaventura.com/

 

Aralarko San Miguel

Araitz eta Larraun bailarak zeharkatu ondoren gune erlijiotsu honetara iristen da, gehienbat aspaldiko ibilbidean barrena doan ibilbide zirkularra eginez. Aitzarretaren iturburua, Burnigurutz igarobidea eta pagadi eta belardi artean ezkutatutako Atako haran txiki eta lasaia izango dira ibilbide honen gune magikoak. Ibilbide honek 24,350 km eta 6:50 h-ko iraupena du.

www.aralar-excelsis.com