Hasiera > Kultura eta turismoa > Jaiak

Jaiak

Inauteriak

Inguru honetan, Euskal Herri osoko lehen inauteriak ospatzen dira. Sutan amaitzen duten pertsonaia gaiztoez hain beteak eta hain errotuak dauden jai hauek berreskuratzen ari dira egun.
Kultura, gizarte eta ekonomiaren arloan aldaketa asko gertatu diren arren, eta bestelako eragozpenak ere izan badira ere, inauteriak bere horretan mantendu eta ospatu izan dira gure inguruan.

Santa agueda

Santa Ageda Egun honetan, kantatzearen truke diru edo janari eskean ibiltzen dira haurrak eta gazteak, eta horretarako, tradiziozko kopla batzuk ikasten dituzte egun hauetarako.
Erromeria hau Santa Ageda bezperan egiten da, otsailaren 4an.

San Joan, ekainak 24

San Joan gauean su handi bat egiten da herriko plazan, eta koadrila batek herri-afari bat prestatzen du parte hartu nahi duten herritar guztientzat. San Joan gau magikoan jendea alaitzeko musika izan ohi da. San Joan egunean bailarako erretiratuen eguna ospatzen da, eta programaren barruan meza, bazkaria eta dantza izaten da elkarteko 200dik gora bazkideentzat.

Gorpuzti eguna Udaberria

Gorpuzti eguna. Gorpuzti egunean erromeria bat egiten da, eta elizatik abiatu ondoren, herri guztian barrena ibiltzen da, herriko etxeetan kokatutako aldareak bisitatuz.

Antzinako azokak

Abuztuko lehen igandean, Antzinako Azoken jaia ospatzen da herrian, eta bertan, hainbat saltoki, kultur jarduera, ekitaldi eta inguruko artisautza-lanak izaten dira, hori guztia Erdi Aroan girotua.

Herria eta herritarrak urte osoan aritzen dira lanean egun hau prestatzen, eta horretarako, garaiko jantziak egiten dituzte, herriko historian oinarritutako ekintzak prestatzen dituzte, eta egun berezi honetarako animazio-jarduerak antolatzen dituzte, eta batzuek beren salmenta-postuak ere jartzen dituzte inguruko produktuekin.

Pilarika. Urriak 12

Herriko jaiak ospatzen dira, eta normalean bost egun irauten dute; era askotako jarduerak antolatzen dira, lehiaketa gastronomikoak, haur-jolasak eta dantza tradizionalak, eta batez ere, pilota-partida interesgarriak, bai profesionalenak eta bai afizionatuenak ere. Urtetik urtera, ekitaldi berriak gehitzen ahalegintzen dira, baina tradiziozkoak ere mantenduz.

Eguberriak. Olentzero eta Erregeak.

Es tradición iniciar esta festividad con el Olentzero, carbonero y personaje popular al que sorprende la Navidad bajando del monte. De ley es celebrar la fiesta del Olentzero en nuestra zona de la que dicen procede tal personaje mitológico. Lekunberri lo recibe con txistus y cánticos, y como no acompaña la mágica noche con una buena txistorra de la zona. La noche de reyes se celebra una cabalgata y la entrega de regalos por parte de los Reyes Magos. Se trata de una fiesta de gran colorido y musicalidad en la que participa todo el pueblo.

EKITALDIAK

JAIETAKO KARTELA 09
OINARRIAK