Hasiera > Herritarren partaidetza > Inkesta

Inkesta

Zerbitzuen kalitatearen eta administrazio onaren gaineko pertzepzioa​

PDF-eran jaitxi documentu guztia.

Txosten hau Foru Erkidegoko Arartekoaren eta Lekunberriko Udaleko Alkatearen arteko Elkarlan Hitzarmenaren ondorio da, 2006ko azaroaren 2an sinatua. Honen kariaz, Arartekoaren Erakundeak konpromisoa hartu zuen kanpo ebaluazio bat egiteko Udalak ematen zuen arreta orokorraren eta hiritarraren eskubideen betetzearen gainean. Honela, asmoa da hiritarren eskubideei bultzada ematea hobekuntza esparruak hautemanez. 

Erakundeen arteko borondatezko elkarlan ekimen hau Nafarroako Arartekoak sustatu du, eta Hiritarren Eskubideen Tokiko Planaren baitan kokatzen da. Honek helburu du “sustatzea Udalek estrategia bat gara dezatela hiritarrekin dituzten harremanetan etengabeko hobekuntza izan dadin, honela administrazio on baten eskubidea bermatuz.” 

Horrekin Europako Legebiltzarrak Europako Arartekoari, eta ondorioz Lurraldeetako beste Arartekoei, emandako agindua betetzen da: Ebaluatu Erakunde Publikoetan ematen den Jokabide Oneko Europako Kodearen balore eta printzipioen ezarpenaren betetze maila eta hori bultzatzeko beharrezko ekimenak. 

Nafarroako Arartekoaren betekizuna da Udalarekin elkarlanean aritzea etengabeko hobekuntzaren zikloa abian jartzeko. Arartekoak bere gain hartzen du hasierako ebaluazioa eta hobekuntza arloak hautematea, eta horrekin batera Udalari hobekuntza proposamenak egitea holkularitza emanez. 

Honen jarraian dagoen txostenak laburbiltzen ditu hasierako ebaluazioan jasotako helburuak, metodologia eta hastapeneko emaitzak.