Hasiera > Berdintasunerako zerbitzua

Berdintasunerako zerbitzua

2007an Udalaren Berdintasunerako Zerbitzua sortu zen, eta berdintasunerako teknikaria kontratatu. Urte horretan berean, Consultoría Isos, Servicios para la Igualdad enpresak Análisis y Diagnóstico de la situación de Mujeres y Hombres en Lekunberri izeneko lana egin zuen. Azterlanaren asmoa zen udalerriaren berdintasunarekiko "argazkia" ateratzea, eta lan-esparruak eta lehentasunak agerian uztea. Diagnostikoa lehen urratsa, eta ezinbestekoa, izan zen 2009.urtean "Lekunberriko emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako I. Plana" lantzeko.

Plana erreferentzia-esparrua izanen da, baita lau urtetarako (2010-2013) lan-tresna ere. Planaren barnean, udalaren Berdintasunerako Zerbitzuaren eta atal horretako Aukera berdintasunerako teknikariaren bitartez diseinatu, ezarri eta ebaluatuko diren politikak, helburuak, ekintzak, estrategiak eta jarduerak definitu dira.

Berdintasunerako zerbitzuak Planaren barruan bultzatzen dituen ekintza guztien berri gune honetan izango duzue

Berdintasunerako Zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan irekita dago 9.00tatik 15.00tara, telefono honetan: 948- 50 42 11.

Korreo elektronikoa: berdintasunalekunberri@hotmail.com